Punk Herria -Ni ANDONI banintz-

Ni Andoni banintz Baserriko Ollaxkue espazioraino hedatzen saiatuko nintzateke. Filosofo bat iruditzen zait, apurtzailea, justoa, zuzena eta zorrotza, erran eta egiten duenarekin koherente ageri da orohar, eta edozer gai ahoan duelarik interesgarri bilakatzen da. Hizlari bikaina da betiere. Punkiaren esentzia, autentizidadea txuparen barnean daramala erranen nuke, eta garai berrietako filosofoa deitzen badiot, justuki, garai zaharrei errespetuz bizi delako da.
Egiazko punkiak, estetikaz haragokoak, sistemaren aurka zeuden, etengabe krisiak eragin dituen sistema ahaltsu honi kontrakotasuna agertzen zioten; kuriosoa baita, sistema akatsez josia dago, onartua dago ez duela munduko arazo guztiak konpontzeko balio, baina munduak ezin du besterik izan, ez da posible beste antolatzeko modurik, hori da boteretik pasarazten diguten mezua. Hau da, edo onartzen duzu edo onartzen duzu, eta hor, izorratuak gaude. Bai behintzat ardi otzanak ez bagara.
Baserrian datza euskal punkien arima, bat nator Andonirekin, auzolanean, baina baita karrika bazterrean botereari pitzadurak sortzen ari direnengan ere. Nehoren zain egon gabe, egindakotik bizi, egiten jarraitu eta bizi; punkiaren filosofia praktikan datza, eta itxura ez da itxura hutsa.

GARRANTZITSUAK:

Euskaraldi Clash-Benito Lertxundi

Benito Lertxundi, Orioko abeslaria elkarrizketatu dugu euskal raparen inguruan eta Euskal Herriko raperoen konplizitatearekin.

Olentzero VS Aita Noël

Olentzero eta Aita Noëlen lagunarteko borroka. “Besta bai errespetua ere bai” lelopean MUAK.eus iniziatibak menu … “Olentzero VS Aita Noël”