Trans ikusgarritasunaren aldeko eguna

Martxoak 31 Trans ikusgarritasunaren aldeko eguna ospatuko da munduan. 2009. urtetik landa hala izan da. Argi dugu mundua ez dagoela trans pertsonen neurrira egina, eta pairatzen duten diskriminazioaren aurka sentsibilizazioa aitzina doala, zentzu horretan urrats batzuk emanak badira ere, badakigu anitz bide dagoela ibiltzeke oraino. MUAK.eus proiektuak pertsona guztiek beren generoa ahalik eta askeen bizi eta adierazi behar dutela aldarrikatzen du. Horren karietara dakargu argira gure lagun Nahiaren kontakizuna, xume, eta zuzen. Jakinik erreferentziak beharrezkoak direla, ezagutzen dugun horrekin errazago identifikatzen garelako. Goza eta bizi.

info gehiago:

crysalliseh.eus

gehitu.org

lesbascos.fr

kattalingorri.org

GARRANTZITSUAK:

Punk Herria – Ni ANDONI banintz – Jon Garmendia

Ni Andoni banintz Baserriko Ollaxkue espazioraino hedatzen saiatuko nintzateke. Filosofo … “Punk Herria – Ni ANDONI banintz – Jon Garmendia”

Talo elkarrizketa – Ane Miren –

Ane Miren – Talo elkarrizketa – 14 urte zituela hasi … “Talo elkarrizketa – Ane Miren –”

PUNK ATTITUDE, BASERRIKO OLLAXKUE LABIEN

Jokin Etcheverria, zuzendariaren hitza « PUNK mugimenduaren inguruan bideo bat … “PUNK ATTITUDE, BASERRIKO OLLAXKUE LABIEN”