View on Facebook

MUAK Taldea iristen ari da Iparraldera biharko borroka historikoa antolatzeko! Olentzero VS Papa Noël ! Iratxe Etxeandia MUAKeko argazkilari iraultzailea. ... See MoreSee Less

MUAK euskal media digitala da.
Belaunaldi berriei zuzendutako edukia baina hartzailea edonor izanik halere, kazetaritza modu batzuk birpentsatu eta, MUAK aktore unibertsala da tendentzien inguruan eta baita gizarte galdera zenbaiten inguruan ere.

Euskal Herri osotik lan egiten du MUAK-ek, bere  erredaktore, kazetari, ilustratzaile eta errealizadoreekin, helburu batekin beti ere: muga mentalak askatzea, aurreiritzien aurka jotzeko.

Entretenimentua, kultura eta Native publizitatea bultzatzen du MUAK-ek bere estudio kreatiboaren bidez.

Ongi etorri MUAK.eus mundura.
Mugak askatu lagunok!

Muak-ek proposatutako gaiekin Jon Garmendiak idazki bat proposatuko digu, aurkezten diren lanetan oinarritutako begirada. Ni MUAK banintz.

Gai bakoitzarekin, modu guztiz subjektiboan, Euskal Kulturako famatu bati web elkarrizketa bat egiten diogu, Aisialdia, Gizartea, Euskal Herriaren historia, Kultura, eta hainbat gairen inguruan.

Maiana Agorrody ilustratzaileak afitxak politikoak eta sozialak berbisitatzen ditu, eta bere marrazkia proposatzen digu. Muak-en landuko dugun gai bakoitzarekin.

Muak-ek proposatzen duen gai bakoitzarekin bere lana aurkeztuko du Euskal Herriko zuzendari batek, bere ikuspuntua luzatuko du, bere iradokizunak egin, betiere MUAK taldearen kolaborazioa izanaz, casting eta grabazioa errazteko.