Paranoia, beldurretik ihesi

Kalamuaren autokultibua egiten du Kismik, eta haren eskutik, umoretik landu dugu gai hau.

Furgoneta bat ikusi dugu bidean, berbereko atea ireki…. eta hara non aurkitu dugun Kismi! Kalamuaren autokultiborako bere landare propioak ereiten ditu Kismik, eta bere bizimodua kontatzeaz gain, umore puntu batez jantzi dugu mundu hau! Hodei Lavega da Kismiren benetako izanea. Telebistako eta zinemako teknikalaria da, eta baita BURP-eko aktorea ere.

Bideoari dagokionez, autoflow izendatu dugu bideoa. Izan ere, MUAK-ek grabaturiko bideoa dugu: Iphone 11 baten bidez.

Muak – Autoflow

Eider Eibarrek autokultiboaren eta paranoiaren arteko marrazki bat egin digu, umorea erabiliz. Hona hemen:

Eider Eibar

Paranoia

Peru Iparragirre

Zelatan nabari duzu norbait. Zelatan nabari duzu zerbait. Kamera bat, drone bat, polizia, etsaiak, lagunak. Badakite zertan ari zaren, ez duzu ezkutatzerik, ihes egiterik. Korrika egin arren ez diozu inoiz ihes egin ahal izango beldurrari. Ezkutatzen saiatu arren beti topatuko zaitu beldurrak. Inguruko guztia da arriskutsua, ez dago une edo leku segururik. Eta, hala ere, ihes egiten ahalegintzen zara, ezkutatzen ahalegintzen zara; alferrik: zelatan duzu zeure burua.