Bordara saltoa

Naturaz eta abereez inguraturik bizi da Ane Miren, eta erakutsi digu zoriontsu izan gaitezkeela oso gauza gutxirekin ere.

Bere borda berria aurkeztu digu Ane Mirenek. Gustuko ditu horrelako lekuak: naturaz eta abereez inguraturikoak, alegia. Oso gauza gutxirekin bizi gaitezkeela erakutsi digu Ane Mirenek. Hori gutxi ez, eta kontorsionista da Ane Miren; oso espazio txikitan sartu daiteke gorputzarekin jolastuz, eta Gure Zirkua-ren emanaldi baterako prestaketan ere harekin izan gara.

Bideoari dagokionez, autoflow izendatu dugu bideoa. Izan ere, MUAK-ek grabaturiko bideoa dugu: Iphone 11 baten bidez.

Muak – Autoflow

Ane Mirenen espazio txikitan sartzeko gaitasuna eta gorputzarekin jolasteko zaletasuna marrazki honen bidez islatu du Maiana Agorrody marrazkilariak:

Maiana Agorrody I Maianaren marrazkiak hemen: Maianaren marrazkiak

Independ(a)nce

Peru Iparragirre I Peruri buruzko informazioa

Salto bat dago hemendik hara. Salto egitea, eutsiko zaituen zerbaiten segurantziarekin bada ere, salto egitea da, hala ere. Aukera bat, eta eginiko aukerari eustea. Malkartsua da bidea, eta, batzuetan, norberak egin behar bidea, batetik besterako saltoan bezala. Zer da, bada, zuretzat, bizitza? Egunerokotasuna? Nola egiten diezu aurre zure aukerei? Edo kontziente al zara, bederen, zure bizi-hautuez? Salto egitea bezala da bizitza, aukera egin eta aukera horri eustea.