Kaleko artea

Kaleak kolorez janzten ditu Baluk, eta harekin izan gara, bere artea ezagutzen.

Kaleko artista ezaguna da Balu. Kaleetako milaka pareta kolorez jantzi  ditu bere artearekin. Berarekin egoteko aukera izan dugu, eta bere gaitasunak erakutsi dizkigu:

Bideoari dagokionez, autoflow izendatu dugu bideoa. Izan ere, MUAK-ek grabaturiko bideoa dugu: Iphone 11 baten bidez.

Muak – Autoflow

Baluren artea marrazki batez ilustratu du Eider Eibarrek:


Eider Eibar

Alchimie

Peru Iparragirre I Peruri buruzko informazioa

Kalera atera orduko begira dauzkazu, eta gauzak esaten dizkizute. Kontzertuak, merkatuak, eskaintzak… informazioak hartzen ditu kaleak. Leku askotan jarri eta kendu ibiltzen dira, kendu eta jarri, baina beste leku batzuetan kartelen geruzak pilatzen doaz, zuhaitz batenak nola, denboraren poderioz paperezko azal lodi bat osatuz. Monotonia hautsi nahi zenuke, esaten dizutenari beste zerbaitekin erantzun, beteta dauden lekuak hustu eta hutsik daudenak bete. Kolorea eman eguneroko grisari.