MUAK Proteina feat. Odei Gomez

Odei Gomez pole dance eta pole fitness dantzaria da

Odei Gomezek latino amerikan deskubritu zuen pole dancea, eta Euskal Herrira bueltatzean ez zuen dudarik izan gasteizeko Kir Pole estudioan hasteko.

Gurean oraindik esperientzia handirik ez dagoen arren, geroz eta estudio eta txapelketa gehiago dago, eta behar diren indar eta abileziak goi mailakoak dira.

Gainera, sexu estigma handia du disziplinak, eta horrelakoak alde batera utzi eta kirola balorean jartzera animatuko gaitu!