Gauzak zaborretara bota ordez, berrerabilpenaren aldeko apustua egiten du Fermin Paularenak. Erabilitako gauzei bigarren erabilpen bat ematen die; mundu honetan ez baitago erabili eta botatzeko soilik balio duen objekturik.
Jokin Etcheverria
Jokin Etcheverriak grabaturikoa da Fermin Paularenaren bideo hau. Gauza ugari eginak ditu Jokinek bere ibilbidean zehar. Donostian instalatutako agentzia kreatibo baten sortzailea da: J.O.K. Films-ena. Bere ikus-entzunezko ekoizpenak garatzen eta komunikazio- eta ekoizpen-zerbitzuak ere ematen dituen agentzia da J.O.K. Films. Jendearen jakin-mina asetzea eta ezagutza aberastea da agentzia honen gogoa, eta garbi du bere helburua: sormen-abentura berrien bidez erronka berriak lortzea.
Ganera, EITB taldearen ChiloƩ saioko bidaia-kazetaria izan zen eta BURP kultura-programaren zuzendaria da. Gaur egun, MUAK-en dihardu, besteak beste.
Ferminen hitzak entzun ostean, hondakin ugariren gainean irudikatu du Maianak Fermin. Hona hemen:
Maiana Agorrody