Hondakinen txapeldun

Hondakinekin egiten dituzte txapelak anai-arreba hauek, eta birziklatuz, "Owantshoozi" marka sortu dute.

Bi diseinatzaile artisauk osatzen dute Owantshoozi marka. Anai-arrebak dira. Eskuz egindako txapelak egiten dituzte; hondakinak euren gisara hezten dituzte, eta horiek ebakitzen, ehuntzen eta doitzen gero. Hala, txapelak jaiotzen dira eskuz egindako esperimentu horietatik. Berziklapenean oinarritutako proiektu honetako protagonistekin izan gara, eta euren proiektuaren nondik norakoak kontatu dizkigute.

Bideoari dagokionez, autoflow izendatu dugu bideoa. Izan ere, MUAK-ek grabaturiko bideoa dugu: Iphone 11 baten bidez.

Muak – Autoflow

Lehen, Hori To Design izenez ziren ezagunak. Orain, berriz, Owantshoozi izenez identifikatu dute proiektua, eta baita egin duten denda ere. Hementxe euren dendan erosi ahal izateko esteka: Owantshoozi marka

Maiana Agorrody marrazkilariak umore kutsu bat eman nahi izan dio hondakinen bitartez txapelak egiten dituen Owantshoozi proiektuari:

Maiana Agorrody I Maianaren marrazkiak hemen: Maianaren marrazkiak

Brain

Peru Iparragirre I Peruri buruzko informazioa

Zabor artean bizi gara, zabor artean egiten dugu igeri bizitzan, arrainek uretan nola. Agian, zaborra gehiago izan beharko genuke gogoan. Gauza berriak egiteko hondakinak sortzen ditugu, alderantziz behar lukeenean. Hondakinekin gauza berriak egiten ere hasi behar dugu, zaborrari beste bizitza bat ematen. Ez dadin guztia izan zakarra, guztia behin erabili eta botatzekoa. Txapela buruan eta munduan ibili, eta, batez ere, burutsu izan eta hondakinak berrerabili.