Asko dira pertsona batek bizitzan hartu ditzakeen erabakiak. Eta, Jokinek eta Ane Lindanek bideo honetan dioten bezala, asko gara, Joana bezala, baserrian hobeto biziko ginatekeela pentsatu dugunok. Joana Rementeria Bilbotarrak, esaterako, hala egin zuen: hiri handitik inguru lasaiago batera salto egitea erabaki zuen; baserrira. Erabaki horren atzean, ordea, badira zenbait ideia zein balore, eta horiek kontatzera dator, eta Eric Dicharry euskal idazleak, hitzak jarri dizkio gure soinu bandari!
Hiri batetik baserrira salto egitearen haritik tiraka, Maianak hurrengo marrazkia egin du:
Maiana Agorrody I Maianaren marrazkiak hemen: Maianaren marrazkiak
Eko Gudariak – Eric Dicharry
Eko gudariak gara
Antropozenatik at
Izakiekin bat egin
Hierarkia hautsiz
Izan gara gorila
Gorilatik gizadira
Gizaditik gorila
Jarraitzen da guerilla (BIS)
Hartza suge ta dordoka
Kalamua belarra
Harria lurra ta ura
Animistak gara
Borrakara deituak
Eko gudariak gara
Menditik itsasora
Amalurra askea (BIS)