Argi erakutsi digu Maitane Garinek beganoa izateak ez duela menua murrizten. Haragirik, arrainik, arrautzik eta esnekirik gabe, askotan ez dugu jakiten nora jo, baina aukera ugari daude begano baten menuan. Horren aldeko apustua egin zuen Maitanek. Hala ere, harakina du aita, eta begano izateko hautua erraztu ez dion arren, ez dio, inondik inora, galarazi. Animali baten gorputz zati bat jatearen “plazer” horren gainetik jarri zuen bizia Maitanek, eta lasaiago bizi da orain, animalien zapalkuntza horren erantzule ez dela jakinda.
Maitanek esandakoak arretaz bildu ditu Maiana Agorrody marrazkilariak, eta umore puntu batez ilustratu du marrazki honetan:
Maiana Agorrody I Maianaren marrazkiak hemen: Maianaren marrazkiak
“Belar asearen beharra dinagu, hire asearekin batera!”. Itxaro Borda euskal idazle eta artikulugileak jarri dizkio hitzak bideoaren soinu bandari. Hona hemen letra:
KALERA KALERA – ITXARO BORDA
Belarra, belarra, belarrez bete platera
Belarra, belarra, utzi bakean okela
Belar asearen beharra dinagu
Hire asearekin batera
Belar asearen beharra dinagu
Hire asearekin batera
Utzi txuletak, utzi gazta
Utz zitzi odoltsuak,
Hator hator mahai pera
Belar ona jatera!