Ixa Rodriguez, boxeoa eta barne-gudua

Nork bere burua maitatzeari entrenatzeari baino garrantzia handiagoa emateko aholkua eman du Ixa Rodriguez boxeolariak.

Ixa Rodriguezekin egon gara. Boxeolaria da, baina entrenatzeari baino gehiago, nor bere buruarekin ondo egoteari ematen dio Ixak garrantzia. Izan ere, bere hitzetan, “zure buruarekin ondo ez bazaude, gimnasioan egindakoak ez du ezertarako balio”.

Panarama Studio

Panarama Studio ikus-entzunezko enpresarekin elkarlanean grabatu genuen bideo hau. Bilbon du Panaramak egoitza nagusia eta ikus-entzunezko estrategiak eta edukiak sortzen dituzte bertan, ikusleekin konektatzeko. Ikus-entzunezko edukien sortzaileak eta istorioen kontalariak dira Panaraman; betiere ikuspegi estrategiko bat erabiliz. Hala, eginaren eginaz, balio handiko bideo eta edukiak sortzen dituzte, eta istorio bakoitzari dagokion enkoadraketa egiten diote.

 

Ixa Rodriguez boxeolariak bideoan aipatutakoak marrazki batean bildu ditu Maianak:

Maiana Agorrody