Olentzero vs. Aita Noel

Olentzero eta Aita Noel elkarren etsaitzat ditugu sarritan. Baina mezu bat zabaldu nahi izan dute biek: besta bai, errespetua ere bai".

Diego Urruchi & Marian Knittler

Elkarren etsai dira Olentzero eta Aita Noel. Aita Noel eta Olentzero. Guk, euskaldunok, Olentzeroren opariak jaso ohi ditugu gabonetan. Euskal Herriko hamaika mendi igoak ditu ikazkinak, eta guk, ordainetan, baxoerdi ardo uzten diogu etxeko egongelan. Olentzero eta Aita Noel. Aita Noel eta Olentzero. Elarren etsai dira, bai, baina mezu bat zabaldu nahi izan dute gabonetarako: “Besta bai, errespetua ere bai”.

Zinema kritikari eta kazetari ezaguna da Begoña del Teso. 2018aren abenduaren 16an gurera etorri zen, eta Olentzero eta Aita Noelen arteko gudua aurrez-aurre ikusi zuen. Ordu gutxi batzuk soberan izan zituen Begoñak Olentzerok Aita Noel garaitu zuela kontatzeko, eta hurrengo egunean kaleratu zuen El Diario Vasco egunkarian.

https://www.diariovasco.com/sociedad/olentzero-derroto-papa-20181217002026-ntvo.html

 

Baxoerdia eskutan duela marraztu du Maianak Aita Noel:

Maiana Agorrody I Maianaren marrazkiak hemen: Maianaren marrazkiak

Gure Olentzero

Jon Garmendia I @txuriya

Oroitzen dut anai zaharrenak erran zidala Olentzero ez zela existitzen, eskolan zurrumurrua zabaldu zuten lehenago eta anaiak ez zuen nahi ene inozentziarekin jolas zezaten; oroitzen dut jarraian ia negarrez joan nintzaiola amari galdezka, konfirmazioa behar nuen, baina ezezkoa espero banuen ere egia aitortu zidan. Traizio bat izan zen hura. Traizionatua sentitu nintzen. Aitak eta amak egiaren bidean hezten gintuzten eta gezur hura gehiegizko zerbait zen, nondik heldu ez nekiena. Eskerrak aitaren ama gurekin bizi zela, amonak lagundu zidalako haurtzaroari eusten, fantasia pizturik manten nezan ezinbestekoa izan zen amona Joxepa. Faltsuak desertu urrunetik ganbelu gainean zetozen erregeak zirela erran zidan berak, eta baita bizarzuri ere, orein batek tiratako leran iparreko lur hotzetik zetorrena, animalia horiekin nola iritsiko ziren ba guganaino guri autoz edonora joatea eternoa egiten bazitzaigun! Olentzero bai, menditik erraz jaisten zela gure etxera, maite zuela ardo goxoa eta haren bila ibiltzen zela etxez etxe, horregatik utzi behar zitzaiola ardo baso bat badaezpada ere. Pobrea zela ikazkin gizarajoa, janzteko ere eskas zeukana, eta opariak egiteko sosik ez zeukanez gurasoek uzten zituztela bere partez, baina sekretu hori gorde egin behar zela, ikazkinak gure mendiak babesten jarrai zezan luzaroan. Hala egin dut gaur arte, funtsean kanpoko istorioak baino samurragoak zaizkidalako etxekoak! Eta bizarzuri bere arropa gorri distiratsuarekin ikusten dudan bakoitzean gure ikazkin maiteari ardo baso bat utzi behar diodala oroitzen dut. Badaezpada ere.