BIBA ARDOAK! Mahasti ekologikoetatik mundura

Biba ardoak proiektua aurkeztu digu Arturok, eta bere mahastietatik mundua aldatzen jarraituko duela esan digu.

Seinale ona da ardoa; zerbait ospatzen ari garenaren seinale da. Baina are hobea da ardo ekologikoa, ardo naturala. Azken hauek ekoizten jarduten da Biba Ardoak proiektua, egunero jaikitzen dira Euskal Herriko ardo ekologikoa sustatzera, eta bertako kide dugu bideoko protagonista ere: Arturo. Ardo naturalak mundua aldatzen duela dio Arturok, eta prest dago, aurrerantzean ere, bere mahastietatik mundua aldatzeko.

Eko gudari izendatu dezakegu, beraz, Arturo ere. Izan ere, berak aipatu digun bezala, ekologiaren aldeko apustua egiten du ardogintzan ere, Euskal Herriari ardo natural bat eskaintzeko plazera eta kultura horretan murgiltzeko aukera ematen baitio. Beraz, BIBA ARDOAK!

Behin Biba ardoak proiektua ezagututa, Maiana Agorrody-k marrazki baten bidez islatu ditu bideoan ikusi eta entzundakoak:

Maiana Agorrody I Maianaren marrazkiak hemen: Maianaren marrazkiak