MUAK E.T. feat. Ane Abarrategi: “Etorkizunarekin harremantzeko praktika multzo anitza dago”

Gizarteak beste etorkizun bat zelan imaginatu ez dakila, argi dauka.

Futurologia da Ane Abarrategiren lanaren ardatzetariko bat. Zientzia hau  etorkizunarekin zelan harremantzen garen aztertzen du. Horretarako era asko daude. Bai prospektiboki edo espekulatiboki.

Dena dela azpimarratzekoa da gehienetan betiko kontakizunak erabiltzen ditugula. “Beste planeta batera joango garela edo kotxeak hegaz egingo dutela, utopiatik edo distopiatik sotzen ditugun etorkizuneko agertokiak dira”.

Ane iruditegi berriak sortzen saiatzen da. Baina zer esango ote zion extralurtar bati?