Gure kulturan, dantzak leku marjinal bat duela argi dauka Izarne Oyarzabalek. Dantza, oinarrian aldaketa handirik jasan ez badu ere, ulertzeko modu ezberdinak daudela uka ezina da. Esparru garaikideko parte kontzeptuala berriena bada ere, bestea beti egon da. Jaietan dantza eginez adierazten dugun bizipoza, errituak, folklorea… hori berdin mantentzen da.
Estralurtarrak zelan dantzatuko ziren galdetuta, agian grabitateak eragin handia ekiko zuela uste du. Baina ulertuko luke estralurtar batek zer den dantzatzea?