MUAK E.T. feat. Ziomara Hormaetxe: “Koreografo izatea, bukaerarik gabeko hausnarketa batean egoteko aukera bikaina da”

Mugimenduaren indarra, arintasuna eta grabitatea dira Ziomara Hormaetxea koreografoaren lanen ardatza.

Dantza garaikidean aditua, Ziomarak bere lanak etengabeko hausnarketan egoteko aukera ematen diola dio. Prozesu amaigabe horretan, transformazioak agertzea ezinbestekoa da. Era berean ikaragarriak eta ederrak izan daitezkeenak.

Gaur egungo bizitzaren erronkarik handiena oreka lortzea edo mantentzea dela uste du. Gure barne bizitzaren eta kanpokoaren arteko oreka. Tirabira horretan, teknologi berriek gure emozioak ezabatzen hasi da. Gizarte hotz bat sortuz eta Ziomara bera, estralurtar sentiaraziz. “Biopiracy” bere lanean jadanik jorratu zuen gaia da hau.

Hala ere etorkizuna ez du guztiz beltz ikusten!