Gaur egungo punkiak

"Baserriko Ollaxkue Labien" taldeak haien ideiak azaldu dizkigute; sistemaren aurka egiteko sistematik at egon behar da.

Azpeitian izan gara “Baserriko Ollaxkue Labien” taldearekin. Baserriko bizitzaz, abereen inguruan eta taldeaz beraz aritu gara haiekin. Taldekideek, sistemaren aurka egon ahal izateko lehenengo urratsa sistematik kanpo egotea dela aitortu dute, Hemen da “Punk Attitude”!

Jokin Etcheverria

Baserritarrak eta punkiak uztartu ditu marrazki honen bidez Maianak:


Maiana Agorrody I Maianaren marrazkiak hemen: Maianaren marrazkiak

Baserriko giroarekin lotuta, Ane Miren kontorsionistarekin egon gara eta elkarrizketa bat egin diogu bere bordan. Hona hemen:

Punk Herria

Jon Garmendia I @txuriya

Ni Andoni banintz Baserriko Ollaxkue espazioraino hedatzen saiatuko nintzateke. Filosofo bat iruditzen zait, apurtzailea, justoa, zuzena eta zorrotza, erran eta egiten duenarekin koherente ageri da orohar, eta edozer gai ahoan duelarik interesgarri bilakatzen da. Hizlari bikaina da betiere. Punkiaren esentzia, autentizidadea txuparen barnean daramala erranen nuke, eta garai berrietako filosofoa deitzen badiot, justuki, garai zaharrei errespetuz bizi delako da.
Egiazko punkiak, estetikaz haragokoak, sistemaren aurka zeuden, etengabe krisiak eragin dituen sistema ahaltsu honi kontrakotasuna agertzen zioten; kuriosoa baita, sistema akatsez josia dago, onartua dago ez duela munduko arazo guztiak konpontzeko balio, baina munduak ezin du besterik izan, ez da posible beste antolatzeko modurik, hori da boteretik pasarazten diguten mezua. Hau da, edo onartzen duzu edo onartzen duzu, eta hor, izorratuak gaude. Bai behintzat ardi otzanak ez bagara.
Baserrian datza euskal punkien arima, bat nator Andonirekin, auzolanean, baina baita karrika bazterrean botereari pitzadurak sortzen ari direnengan ere. Nehoren zain egon gabe, egindakotik bizi, egiten jarraitu eta bizi; punkiaren filosofia praktikan datza, eta itxura ez da itxura hutsa.