“Rap-a sortzea da nire mugak hausteko modua”

Dragoi edo krokodriloz jantzita atera ohi da Musker Euskal Herriko oholtzetara. Barruan dituenak azaleratzea du mugak hausteko tresna nagusi, eta maite du sentimendu horiek errimekin jostea.


MXK3R-ek osatzen du gure puzzleko lehen pieza. “Musker”, “Godzi”, “GoFlow”, “Drakula” eta beste hainbat ezizenez da ezaguna rap munduan. Ezizen horietako bakoitzak badu bere istorioa atzetik. Gainera, ezizen horiek pertsonaia desberdin bat gorpuzten dute eszenatoki gainean; krokodrilo edo dinosauro antzeko jantzi batekin ateratzen baita agertokira. Eta, MXK3R-ek dio, hori dela, hain zuzen, bere mugak hausteko tresna.

Bertso-eskolan ikasitakoa da MXK3R, eta azaltzen duenez, bertatik datorkio errimak egiteko zaletasuna, eta, bertan ikasi zuen, gainera, errimek duten aberastasuna. Errimetatik haratago, sentimenduak adierazteko instrumentu gisa du MXK3R-ek rap-a; jendeari transmititzeko bidea, baina baita nork bere buruari transmititzekoa ere. Sentimendu gogorrak idaztea du gustuko MXK3R-ek, egoera okerrenean egonda idatzi dituen letrek lagundu baitiote une oro barruan duen hori askatzen: “Zoriontsua zarenean ez duzu hain musika ona egiten”. Horregatik, “infernu mikatzetik” idatzi ohi ditu letrak, euskaratik eta euskaraz.

MXK3R-ek azaltzen duenez, “kristoren mugimendua” dago Euskal Herriko probintzia guztietan euskal rapari dagokionez, nahiz eta herri bakoitzak bere modura sortzen duen.

Eta, azkenik, sortzeko gogotsu dagoen edozein gazteri luzatu dio deia MXK3R-ek: “Bota piszinara! Gure kabuz egiteko aukera dugu, goikoen laguntzarik gabe Zuretzako egin batez ere!”


“Euskalduna izateko ez da behar diplomarik”