“Mugak mugatzeko dira eta ni poliedrikoa naiz”

Ertzak ikutuz bizitzea gustuko du Itzaletan Suako Aitzolek; mugetatik at. Musikak bizi du, eta bizi estilo bilakatzen saiatzen ari da.


Itzaletatik sua pizten ederki daki gure puzzleko hirugarren piezak. Itzaletan Sua-ko Aitzolek “periferian” kokatzen du bere burua musikaren munduan. Izan ere, azaldu du zentroan dauden alternatibak betetzen ez dituzten taldeak direla  “periferian” daudenak, eta hain zuzen, ertz horietan kokatzen du Aitzolek Itzaletan Sua; mugetatik kanpo.

Musika modu existentzial batean bizi du Aitzolek: “Musikak zentzua ematen dio nire bizitzan egiten dudan kasik ekintza orori”. Eta, dioenez, saiatzen ari da musika bizi estilo bilakatzen.

Euskal rapa euskaraz soilik ulertzen du Aitzolek, “eta ahal bada goi mailan”, azaldu du. Baina, hala ere, beste hizkuntza batean egiten diren euskal aldarriak ere euskal rapa izan daitezkeela azaldu du. Euskal raparen maila goren horretan kokatzen du Ødei, eta dio, gutxi direla rapean kalitatezko euskara erabili duten erreferentziak.

“Globalizazioak saltzen digun amets horren bila mediterraneoan hil diren milaka pertsona horiei markatzen zaien hori”, hala definitu du “muga” hitza Aitzolek. Arrazoi horri helduz, trabatzat du Aitzolek muga. Beraz, mugetatik haratago bizitzea gustuko duela dio, ertzak ikutzea, alegia: “Mugak mugatzeko dira eta ni poliedrikoa naiz”.


Itzaletan suak No somos tu rollo taldearekin elkarlanean sortutako “Las calles son nuestras” abestia ekarri du gogora Aitzolek.

Las calles son nuestras